Zetazeoak ikusteko irteera eta Euskadiko Biodibertsitate Zentrora bisita
Egitaraua:
08:00, Beheko plazan elkartu eta Bermeoko portura abiatu autobusez.
10:00-14:00, Itsasontziko irteera zetazeoak ikusteko.
14:00, Bermeoko portuan taldea jaso eta Busturia udalerrira abiatu.
14:30, Bazkaria (norberak etxetik ekarritakoa).
16:30, Torre Madariaga, Euskadiko Biodibertsitate Zentrora bisita.
18:30, Busturian taldea jaso eta Zumaiara itzuli.
Ekarri beharrekoak:
- Bazkaria eta askaria norberak etxetik ekarritakoa izango da.
- Haize eta hotzari aurre egiteko berokiak eraman.
- Eguzkitako krema, eguzkitako betaurrekoak eta bisera eraman.
- Nahi izatekotan prismatikoak, argazki makina eta bideo kamera eraman.
Irteeraren prezioa, Zumaiako Udalak diruz lagunduta:
- Helduak, 30 euro
- 7-12 urte bitarteko haurrak, 20 euro.
Prezioak itsasontziko irteera, Torre Madariagara
bisita eta joan-etorria barneratzen du.
Diru-sarrera Zumaiako Udalaren kontu korrontean egingo da, eta irteeraren
egunean agiria aurkeztuko zaio koordinatzaileari.
Diru-sarrera egiteko kontu-korrontea: KUTXA 2095 5174 94 10 61511381,
izen-abizenak zehaztuz eta kontzeptu bezala “zetazeoak irteera” adieraziz.
Oharra:
Gutxienez 14 pertsona elkartu behar dira irteera egin ahal izateko.
Izen-ematea:
Algorri Interpretazio Zentroarekin harremanetan jarri Irailaren 4a arte.
Telefonoz: 943143100
Mailez: algorri@zumaia.net
Bertaratuz: Juan Belmonte kalea, 21 zenbakia.



