'Zumaia naturaz blai!' txapelketa

 

Posterra_bioaniztasuna

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Inguruko ekosistemak ezagutarazteko asmoz antolatu du Algorri Interpretazio Zentroak ‘Zumaia naturaz blai!’ txapelketa. Herriko bost kokagunetan jarritako paneletan, Zumaiako bost ekosistema naturaletako irudiak aurkituko dira. Ekosistema horietako izenak asmatuz gero, txapelketan parte hartu daiteke bi eratara: bertako eskuorria bete eta Algorrira eramanez, edo bestela, www.algorri.eu webgunean sartu eta Algorriren blog berriaren bitartez.


Ekainaren 12an izendatuko dira txapelketako saridunak. Irabazleak Zelai hotelean lau pertsonentzako afaria jasoko du sari gisa. Gero, parte-hartzaile guztien artean Algorrira itsasontziz irteerak zozketatuko dira (10 bikote) eta baita Zumaiako ekosistema naturaletako horma-irudiak ere.