Agenda


Erakusketa: 'Etendako itsas-bidaiak'
Martxoak 26 - Apirilak 18 — Oxford aretoa1900 eta 2016 bitartean Bizkaiko Golkoan hondoa jo zuten itsasontzien lorratzean nabigatuko dugu. Zergatik hondoratu ziren? Nork egin zituen salbamenduak? Nola berreskuratu zituzten hondakinak? Bidai horretan abiatzeko, panel ilustratuak, hondoratzeen mapak, ontzi horietako objektu batzuk eta salbamendu-baliabideak ikusgai erakusketa honetan.

Aita Mari zinema apirileko asteburuetan
Apirileko asteburuetan, zinema helduentzat. Zineko sarrerak emanaldien aurretik, Aita Marin bertan — Aita Mari zinemaHelduentzako zine emanaldiak 19:00etan dira. Apirilean: 'Nomadland', 'Non dago MIkel?', 'El agente topo' eta 'Minari, historia de mi familia'. Sarrerak Aita Marin bertan emanaldiaren aurretik

Zinema haurrentzat apirileko asteburuetan
Apirileko asteburuetan, zinema haurrentzat. Zineko sarrerak emanaldiaren aurretik, Aita Marin bertan — Aita Mari zinemaHaurrentzako zinema emanaldiak Aita Marin 16:30ean. Apirilean: 'Raya y el último dragón', 'Tess eta ni', 'Lupin III, the first', eta 'Tom y Jerry'. Sarrerak zineman bertan emanaldiaren aurretik.

Antzerkia haurrentzat:'Etxean', Potx eta Lotx
Apirilak 18, igandea, 12:00. Sarrerak 4€, apirilak 10 larunbatetik, Turismo bulegoan — Aita Mari antzokiaPotx eta Lotx beti abentura berri bila dabiltza eta ez die axola non! Baina oraingoan etxean gelditu beharko dute. Zer egingo ote dute pailazo bihurri hauek?

Antzerkia haurrentzat:'Etxean', Potx eta Lotx
Apirilak 18, igandea, 16:30. Sarrerak 4€, apirilak 15 ostegunetik, Turismo bulegoan — Aita Mari antzokiaEmanaldi berria 16:30ean! Sarrerak apirilak 15 ostegunetik salgai Turismo Bulegon (12:00etarako sarrerak agortu egin dira)

Kontzertua: 'Itsasoari begirada bat', San Pedro Abesbatza
Apirilak 18, igandea, 19:00. Gonbidapenak apirilaren 10etik, Turismo Bulegoan — ParrokiaGONBIDAPENAK AGORTU DIRA Aspaldiko partez San Pedro Abesbatza kantuan entzuteko aukera, Mª Carmen Azpeitiak pianoan lagunduta, eta Kandido Urangak aurkeztuta. Gonbidapenak aurrez eskuratu behar dira, Turismo Bulegoan (apirilak 10 larunbatetik aurrera)

Ipuin kontaketa: 'Baziren behin neska abenturazaleak eta mutil ameslariak', Kontukantoi
Apirilak 21, asteazkena, 17:30. Izena eman behar da — Oxford aretoa5-8 urte. Izena eman behar da, apirilak 15etik: 943862730 haurliburutegia@zumaia.eus (2 izen gehienez)

GNAT Zinema: 'Out of plastic' + 'Los plástico'
Apirilak 22, osteguna, 19:00. Gonbidapenak Turismo Bulegoan — Aita Mari zinemaDoan, gonbidapenak aurrez hartuta (apirilaren 16tik Turismo Bulegoan)

Antzerkia: 'Txanogorritxotik otso emera', Tentazioa
Apirilak 23, ostirala, 19:00. Sarrerak 9,5€/6€, apirilaren 17tik, Turismo bulegoan — Aita Mari antzokiaMaitasunean denok gara patetikoak... Eta hortaz gozatzeko modu bakarra honako maxima hau da. ‘Barre azkenengo egiten duenak, denbora preziatua galdu du’.

Kontzertua: Bulego
Apirilak 24, larunbata, 19:00. Sarrerak 5€, apirilak 17 larunbatetik, Turismo bulegoan — ZumaienaBulego boskote azkoitiarraren pop dantzagarria eta energia positiboz betea, Zumaienako aretoan.

Dantza Garaikideko Tailerrak
Apirilak 25 + maiatzak 16. 11:00-12:30. IZENA EMAN BEHAR DA — TorreberrinDantza garaikideko zaleei zuzenduta sareak aukera emango du dantza publiko berezia izateko, edo baita dantza egiteko ere. Saioak apirilaren 25ean eta maiatzaren 16an Torreberrin izango dira 11:00-12:30. Prezioa 5€ tailerreko. Info+ eta izen-ematea: dagaz@dantzaz.eus

Zine forum: 'My Mexican Bretzel'
Apirilak 29, osteguna, 19:00 — Aita Mari zinemaZuzendaria: Nuria Giménez Lorang

Zine forum: 'Blanco en blanco'
Maiatzak 13, osteguna, 19:00 — Aita Mari zinemaZuzendaria: Thèo Court

Dantza Garaikideko Tailerrak
Maiatzak 16. 11:00-12:30. IZENA EMAN BEHAR DA — TorreberrinDantza garaikideko zaleei zuzenduta sareak aukera emango du dantza publiko berezia izateko, edo baita dantza egiteko ere. Saioa maiatzaren 16an Torreberrin izango da 11:00-12:30. Prezioa 5€ tailerreko. Info+ eta izen-ematea: dagaz@dantzaz.eus

Zine forum: 'The Painter and the Thief'
Maiatzak 27, osteguna, 19:00 — Aita Mari zinemaJ.B.A. Zuzendaria: Benjamin Ree