10 urtez, egunero hutsik egin gabe
Eguneko zentroak 10 urte bete ditu aurten. 10 urte egunero zerbitzua ekaintzen.
Zumaiako Eguneko zentroak 10 urte bete ditu, eta bertan parte hartzen duten zumaiarrek orain dela egun batzuk ospatu zuten egun berezi hori. Eguneko Zentrokoek hamaiketako goxoa musika animatuarekin lagunduta egin zuten egun seinalatu horretan. Dantza, kantu eta irrifartsu ospatu zuten eguneko zentroko kide guztiek.
Zenbait plaza libre
Eguneko Zentroa astelehenetik igandera bitartean, egunero hutsik egin gabe izaten da Branka eraikinean. Astegunetan 17 lagun elkartu ohi dira, baina badute oraindik ere lagun gehiagorentzako tartea, gaur egun, 20 plaza baititu Eguneko Zentroak. Asteburuetan, berriz, 8 lagun elkartu ohi dira, eta horiekin eguna elkarbanatu nahi dutenentzat ere badago lekua, 12 plaza baititu.
Eguneko zentroaren inguruko zein adinero pertsonentzako zerbitzuen informazioa eta aholkularitza jaso nahi duenak, Gizarte Zerbitzuetako bulegoetara, Branka eraikinean, jo dezake.



