100 urte bete ditu gaur Maria Jesus Olaizolak

2023/06/10

Zumaiarrak 100 urte bete ditu gaur, ekainak 10. Iñaki Ostolaza alkateak eta Pili Etxabe gizarte zerbitzuetako buruak bere etxean zoriondu dute.

Maria Jesus Olaizolak 100 urte bete ditu gaur. 1923ko ekainaren 10an jaio zen, eta senitartekoz inguratuta ari da ospatzen eguna. Iñaki Ostolaza alkateak eta Pili Etxabe gizarte zerbitzuetako buruak ere zoriondu dute Olaizola. Gonbidatuak irribarretsu hartu ditu etxean, eta berriketan egon dira tartetxo batez.

Zorionak, Maria Jesus!