100 urte bete ditu Isabel Urbina Aramendik
Ederki hasi du Urbina Aramendi familiak urtea. Ama, amama eta birramona den Isabel Urbina Aramendik 100 urte bete zituen urtarrilaren 6an. Data bereziak direla eta, urtarrilaren 5ean ekin zioten ospakizunei. Egun horretan bertan, Zumaiako Udaleko ordezkariak izan ziren Urbina eta bere familia bisitatzen. Iñaki Ostolaza alkateordea eta Pili Alberdi gizarte teknikaria izan ziren egun berezi horretan zoriondu eta oroigarritxo bat oparitzen.



