102 urte bete ditu Maria Teresa Arangoak
San Juan egoitzako egoiliarra da Arangoa eta bertako ordezkarien esanetan, "oraindik sasoiko dago gure Mari Tere".
Gaur (apirilak 28, asteazkena) ospatu dute San Juan egoitzan Mari Tere Arangoaren 102. urtebetetzea. San Juan egoitzako egoiliarra da Arangoa eta bertako ordezkariek azaldu dutenez, “oraindik sasoiko dago gure Mari Tere”.
Jaiotzez nafarra da Arangoa, baina bada mende erdi bat Zumaian bizi dela. 102 urte eginagatik, irribarrea ez du galdu Arangoak.
Zorionak!



