12-17 urte bitarteko gazteentzat antzerki ikastaroa

2012/02/17

Esti Curiel-en gidaritzapean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat antzerki ikastaroa antolatu du Zumaiako Udalak. Ikastaroa larunbatetan izango da, 10:30etatik 12:30ak bitartean, eta hilean 10 euroko prezioa du. Ikastaroan interesa dutenak otsailaren 29a izango du izen emateko azken eguna. Izena emateko Alondegira joan beharko da.