12 urtetik gorako haurren gurasoentzat formazio saioak antolatu dira
Zumaiako Udalaren Gizarte Zerbitzuek antolatuta, aurtengoan ere, 12-18 urte bitarteko nerabeen gurasoentzat formazio saioak antolatu ditu. Saio horietan, batez ere harremanak landuko dira. Izen emate epea ostiralera arte, urtarrilak 18, izango da irekita.
Izen ematea:
Urtarrilaren 10etik 18ra , Gizarte Zerbitzutan; Brankan
Prezioa:
20 €
KONTU KORRONTEA :
KUTXA: 2101 0174 11 0010171353
OHARRA
Izena emateko orriarekin batera matrikula ordaindu izanaren agiria aurkeztu beharko dira.
SAIOAK
Noiz ?
|
URTARRILA |
31 |
|
OTSAILA |
7-14-21-28 |
|
MARTXOA |
1 |
ORDUA?
17:30etatik 19:00era
Helburuak:
- Seme-alaben arteko harremanen inguruan hausnartu.
- Senideen arteko harremanetan guraso bezala nola jokatu dezakegun aztertu .
- Adin hauetako lagun arteko harremanak aztertu eta guraso bezala zein paper hartu hausnartu.
- Familiako elkarbizitzan eragiten duten aurreiritzi, mito eta tabuen hausnarketa eta lanketa bultzatu..
Edukiak:
|
Saioa |
Edukiak |
|
1 SENIDEEN ARTEKO HARREMANAK |
· Aurkezpena . · Anai-arreben arteko harremanak aztertu . · Guraso bezala senideen arteko harremanen inguruan ditugun mitoak eta norbere bizipenak landu. |
|
2 SENIDEEN ARTEKO HARREMANAK |
· Komunikazio estrategiak . · Nerabezaroan zeloak jarraitzen dute: senideen arteko sentipen kontrajarrien aurrean guraso bezala nola jokatu aztertu. |
|
3 FAMILIAKO ELKARBIZITZAZ DISFRUTATZEN IKASIZ. |
· Nerabeak jada ez du nahi gurasoekin ibili. Eta orain zer? · Familiako bilera edo elkarrekin egoteko tarteen garrantzia. · Familian aisialdi eta elkarrekin egoteko modu eta une desberdinen lanketa. |
|
4 LAGUNEN ARTEKO HARREMANAK |
· Bakoitzak lagunartean eta gaztaroan bizitakoak, guraso bezala jokatzeko orduan duen eraginaz jabetu. · Guraso bezala ditugun beldurrak: lagun arteko drogen kontsumoa, lagunen presioa, sexualitatea … |
|
5 LAGUNEN ARTEKO HARREMANAK |
· Guraso bezala sarritan sentitzen dugun “kontrol falta” landu. · Guraso bezala beraien lagun harremanetan noraino sartu edo ez aztertu. · Bikote edo guraso koherentziaren garrantzia. |
|
6 EBALUAZIOA |
· Aurreko saioetan jasotakoaren laburpena. · Zailtasun eta hausnarketak jaso. · Agurra eta ebaluazioa . |
Metodologia:
Ordu t´erdiko saio hauek dinamikoak izango dira. Partaideen esperientziak eta kezkak planteatzeko aukera izango dute.
Saio bakoitza hiru zatitan banatuko da:
- Beraiek praktikatu-esperimentatu dutenari buruz hitz egingo da; beraien kezkak eta beraien demanda jasoko da . ( Lehen saioan etxeko lanik egon ez arren, beraien kezkak zein diren ikusten hasiko gara).
- Gai bakoitzak bi saio izango ditu.
- Ariketa batzuk egingo dira, gero etxean saiaketaren bat egiteko. Eta hurrengo saioan esperientzia hauekin hasiko gara .
Gaia bi ikuspegitik landuko da:
- Ikuspegi pedagogikoa: metodologia eta heziketarako guraso rolen lanketan zentratua.
- Ikuspegi psikologikoa: norbere sentipenen kontzientzian eta hausnarketa eta lanketa pertsonalean zentratua.
Ebaluaketa:
Antolatzaileak bi ebaluaketa jasoko ditu. Alde batetik partaideena eta beste aldetik gidarena .
Emaileak:
Joxe Amiama ( psikopedagogikoa)
Izar Arregi ( psikologo- terapeuta)



