17 bikotek hartuko dute parte Olarro Eguneko lehiaketa gastronomikoan
Larunbat goizean olagarroa prestatzeko errezeta ezberdinekin lehian 17 bikote ariko dira. Bikote guztiek 9:30etarako egon beharko dute Beheko plazan, ordu horretan hasiko baitira olagarroa banatzen. Beren errezetak ahalik eta ondoen eta egokien prestatzeko 10:00etatik 13:00ak bitarteko denbora izango dute. 13:00etan epaimahaiaren txanda izango da, eta sari banaketarena.



