179 erabiltzaile berri bi astean
Guztira 730 erabiltzaile ditu Mugi zerbitzuak.
Mugi bizikleta zerbitzu berritua martxan jarri zenetik bi aste igaro dira, eta bi aste hauetan 179 erabiltzaile berrik eman dute izena zerbitzu horretan. Zerbitzu berritua martxan jarri aurretik 551 erabiltzaile zeuden, beraz, gaur egun, 730 erabiltzaile ditu zerbitzuak.



