1926an jaiotakoek omenaldia jaso zuten Nagusien Astean

2015/06/22

Atzo, ekainak 21, aurten 89 urte egin edo egingo dituzten zumaiarrei omenaldia egin zitzaien urtero ospatzen den Nagusien Astearen barruan. Atzo eguerdian elkartu ziren Beheko Plazako Hogarren. Bertara, 1926an jaiotako 24 zumaiar eta beraien senideak joan ziren. Beheko Plaza abesbatzak kantuan eman zion ekitaldiari hasiera. Ondoren, Oier Korta alkateak hitz batzuk egin ostean, banan bana, lore sorta, opari eta diploma eman zien omendu guztiei. Bukatzeko, mokadutxo bat egin zuten guztiek elkarrekin.