2. eskuko azoka arrakastatsua
Jasotako produktuen %40 inguru saldu ziren, 787produktu hain zuzen. Beraz, asko dira berrerabiliko diren produktuak. Hori baita azokaren helburua, materiala berrerabiltzea.
Otsailaren lehenengo asteburuan 'Zumaian eskuz esku' bigarren eskuko azokaren laugarren edizioa antolatu zen Zumaiako Alondegian.
Aurtengo edizioan, bi mila produktu inguru jarri ziren salgai eta horietatik, 787 saldu ziren. Horrela, 2.000 euro baino gehiagoko irabaziak banatu dira produktuak salgai jarri dituzten 50 pertsonen artean. Herritarren parte-hartzeari esker, hainbat produktuen bizitza luzatzea lortu da, berrerabilpena sustatu eta hondakinen sorrera murriztuz.
Hona hemen azokaren zenbakiak:
- 1939 produktu jaso ziren eta, horietatik, 787 produktu saldu dira (%40a).
- 56 saltzaile elkartu dira eta horietatik, 50 saltzailek irabaziak lortu dituzte
(%90a).
- Salmenta martxa onean burutu zen: minuturo produktu 1 saldu zen.
- Guztira, 2.039 euro irabazi dira, %100a saltzaileen artean banatuko da.
- Produktuen prezioaren batazbestekoa 3 eurokoa izan da.
Antolakuntzak balorazio baikorra egiten du, kanpaina honen helburuak betetzea lortu baita. Hainbat produktu berrerabili dira, saldu ez zirenetik hainbat produktu dohaintzan jasoko dira eta beharra duten pertsonen artean banatuko dira, herritarren artean hondakinen murrizketaren inguruko sentsibilizazioa sustatuz. Horregatik, gure eskerrik beroenak zumaiarrei.



