2.OOO tuper inguru banatu dira 'Ontziratu zaitez' egitasmoan
Pasatu den astean banatu ziren Ekoguneak, Udal Elkarteak eta Udalak elkarlanean abian jarritako 'Ontziratu zaitez' ekimenaren baitako tuperrak. Guztira 2.000 tuper inguru banatu ziren asteartean eta ostegunean zehaztutako orduetan. Ekimen honen helburua etxe bakoitzerako tuper bat banatuz arrandegietan sortzen den zaborra gutxitzea lortzea da. Guztira, ia 2.000 etxetara iritsi dira tuperrak, Zumaian, etxebizitzen %45era hain zuzen. Egun horietan tuperra jasotzerik izan ez zuten pertsonek asteazkenetik aurrera Kutxaren bulegoan edo Balenciaga, Batela, Eroski, Josune, Ixkira arrandegietan jaso ahal izango dute. Hala ere, Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du etxean ditugun tuperrei ere eman diezaiokegula erabilera bera hondakinak murrizteko.



