20 urteko ibilbidea ospatzen

2013/06/20

Zumaiako Ludotekak 20 urte bete ditu aurtengo ikasturtean. Hala, ospakizunetan murgilta da azken egunotan. Pasa den astetik bihar arte (hilak 21), Alondegiko Oxford aretoan 20 urte hauetako argazki eta bestelako materialen erakusketa. Larunbatean, berriz, egun osoan giro onean ospatuko dute. Besteak beste, bazkaria egingo da, eta txartelak salgai dira turismo bulegoan.

 

Ludoteka eguneko egitaraua:

11:00etan: Adin guztietakoentzako jolasak

14:00etan: Herri bazkaria (txartelak salgai turismo bulegoan. Helduak: 13 euro eta haurrak: 9 euro).

Ondoren, Suit Up taldearen kontzertua.