2010/2011 denboraldiko kirol eskaintza osoa ikusgai Udalaren webgunean
Aerobika, gimnasia, yoga, akuagim… ugariak dira ikasturte berrirako antolatu dituzten ikastaroak.
Ikasturte berriarekin batera, Lubaki kiroldegian ere ekin diote neguko jarduerei, eta ugariak dira, ohi bezala, aurtengorako prestatu dituzten kirol jarduerak: akuagim, aerobika, gimnasia, igeriketa, yoga, cycling, pilates… Horien guztien inguruko informazioa webgune honetan kontsultatu dezakezue, hemen klikatuta.
Ikastaroetan izena eman edota informazio gehiagorako deitu Lubaki kiroldegira (943862021).



