2010eko egutegia prest da

2009/12/28

Kultura Sailetik barkamena eskatu diote Imanol Manterola argazkilariari, egutegiko bere bi argazkitan okerreko izena agertzen zelako. Urte berriko egutegiak Udaletxean, Turismo Bulegoan eta Foronda Kultur Etxean eskuratu daitezke.

 

Zumaiako Udalak dagoenekoz emangai ditu 2010eko egutegiak Udaletxean, Turismo Bulegoan eta Foronda Kultur Etxean.

Bestalde, Udaleko Kultura sailetik barkamena eskatu nahi diote Imanol Manterola argazkilariari, egutegian azaltzen diren bere bi argazkietan okerreko izena azaltzen delako: "denboragatik akatsa zuzentzea ezinezkoa egin zaigunez, argi utzi nahi dugu egutegiko martxoa-apirila orrian azaltzen den argazkia eta azaroa-abenduko goiko partean dagoen argazkia bereak direla. Espero dugu ohar honekin gaizki ulertua argitzea".