Langileen lanpostuen zerrendari eta 'zumaia.net' diru laguntzak arautzeko oinarriei erreklamazioak aurkezteko epea gaur (asteazkena) zabaldu da
Gaur publikatu dira bi gaien hasierako onarpenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Langileen lanpostuen zerrendari erreklamazioak jartzeko 15 eguneko epea dago, eta 'zumaia.net' dirulaguntzek arautzeko oinarriei jartzeko, 30 egunekoa
Iragan uztailaren 28ko plenoan Udalbaltzak onartutako bi gai gaur egin dira publiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Batetik, 2011ko langileen lanpostuen zerrenda eta plantila organikoaren hasierako onarpena publikatu da, eta bestetik, irabaziak lortzeko kirol elkarte eta taldeei zumaia.net diru laguntzak arautzeko oinarri zehatzen hasierako onarpena.
Bi erabakiak GAOn publikatu ostean, gaur zabaldu da erreklamazioak egiteko epea. Langileen lanpostuen zerrenda eta plantila organikoari erreklamazioak jartzeko 15 eguneko epea dago, eta zumaia.net diru laguntzak arautzeko oinarriei ezartzeko 30 egunekoa.



