2012ko aurrekontuak onartu ziren, besteak beste, atzoko plenoan

2012/01/27

Aurrekontuak Bildu (6) eta Aralarren (1) botoekin onartu ziren; kontra bozkatu zuten EAJ (5) eta PSE-EEk (1).

1. Ogasuna

1.1. 2012ko ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartu ziren Bildu (6) eta Aralarren (1) botoekin. Aurrekontuen kontra bozkatu zuten EAJ (5) eta PSE-EEk (1).

1.2.  2011ko langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa bertan behera utzi zen aho batez. 

1.3. KUTXAren Gobernu-organoak izendatzeko Zumaiako Udala beste udalekin elkartzeko erabakia onartu zen. Bilduk (&) alde bozkatu zuen, EAJ eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten eta Aralar abstenitu egin zen. Bi bozketatan berdindu ostean, Alkatearen kalitatearen botoarekin onartu zen puntu hau. 

2. Ingurugiroa

2.1. Mugi zerbitzua arautzen duen arautegia behin betiko onartu zen aho batez.

3. Proposamenak

3.1. Aralarrek aurkeztutako Ingurumen babesari buruzko mozioa onartu zen. Alde bozkatu zuten Bildu, Aralar eta PSE-EEk, abstenitu egin zen EAJ.

3.2. EAJ-PNVk aurkeztutako 'SOS haur lapurtuak' mozioa aho batez onartu zen.