2013. urteko Herri-aurrekontuetako ekarpenak eta inkestak jasotzeko postontziak abian dira

2012/10/05

Datorren astelehenean hasiko dau Udalak 2013. Herri-aurrekontuak herritarrekin elkarlanean osatzeko prozesua. Gaur, ordea, herriko etxe guztietan prozesuaz informazioa jasotzeko eskuorria eta inkesta banatzen ari dira. Inkesta zein bestelako ekarpenak jasotzeko, auzoetan dauden postontziak iradokizunak eta eskaerak jasotzeko jarri zirenak erabiliko dira (Artadin eta Oikian jarrita dago, eta Narruondon datorren astearen hasieran jarriko da) eta Alondegian horretarako propio jarritakoan utzi daitezke. Animatu eta egin zure ekarpena!