2014ko errenta aitorpena euskaraz
Zumaiako Udalak ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ egiteko kanpaina jarri du berriz martxan, aurtengoan ere UEMArekin elkarlanean. Udaleko Euskara Zerbitzua errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin harremanetan jarri da eta guztiek bat egin dute kanpainarekin; mahai gaineko txartel batzuen bidez adieraziko dute euskaraz egiteko aukera, eta kartelak ere jarriko dira hainbat lekutan herritarrak horretara gonbidatzeko. Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.
Hona hemen aurreko urteetako datu batzuk:
|
Zumaiako datuak |
2008 |
2010 |
2012 |
2014 |
|
Aitorpena egin zuten zumaiarrak |
4.890 |
5.091 |
5.056 |
4.954 |
|
Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan daitezela eskatu zutenak |
758 (%14,40) |
802 (%15,75) |
830 (%18,19) |
1.000 (%20,19) |
Urtero kopuruak gora egiten du, eta 2014an berriz ere 1.000ra iritsi zen euskara hautatu zutenen kopurua. 2015ean ere kopuru hori gainditzea da kanpainaren helburua.
Errentaren gaineko aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 13n hasi etaekainaren 25ean amaituko da; etxera bidalitako autolikidazio proposamenak dagoeneko berresteko aukera badago.
Hiru bide daude dituzu aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara:
- Autolikidazio proposamena
- Mekanizatua
- Internet bidezkoa
MEKANIZATUA
Foru Ogasuneko bulegoetan egiten da; gure eskualdean Azpeitian egin dezakegu. Horretarako hitzordua eskatu behar da, telefonoz edo Internetez.
Egin euskaraz: telefonoak euskara aukeratzeko bidea emango dizu, baita Interneteko atariak ere. Bulegoan euskaraz hitz egiten baduzu, langileak euskaraz beteko du zure aitorpena; hala ere, ziur egoteko, esaiezu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.
AUTOLIKIDAZIO PROPOSAMENA
Zergadun batzuei etxera bidaliko dizuete proposamena, Foru Ogasunak eskura daukan informazioan oinarritutakoa. Proposamena ontzat ematen baduzu, bi bide daude onartzeko: telefonoz edota Internet bidez.
Egin euskaraz: proposamena eta eskutitza ele bietan jasoko dituzu. Telefonoa erabiliz gero, euskara erabiltzeko aukera emango dizute. Internet bidez ere euskaraz egiteko aukera izango duzu.
INTERNET BIDEZKOA
Batetik, aholkularitza zerbitzuek erabiltzen dute bide hau. Gune horietara gure sarreren, gastuen, kenkarien eta abarren frogagiriak eraman eta bertako langileak arduratzen dira aitorpena egin eta bidaltzeaz.
Egin euskaraz: ondoko zerrendan duzu Zumaian non egin ahal izango duzun zure aitorpena euskaraz. Nahikoa duzu bertako langileari euskaraz egin nahi duzula adieraztea.
|
HEMEN LAGUNDUKO DIZUTE |
|
|
|
AM aholkulariak |
Ardantzabidea 16, behea |
943 862609 |
|
Ricardo Azkue aholkularitza |
Txomin Agirre kaia 4 |
943 862651 |
|
Unanue aholkulariak |
Erribera kalea 6 |
943 860960 |
|
Zumai aholkularitza |
Amaiako plaza 15 |
943 862624 |
Bestetik, partikularrek ere har dezakete bide hau, ogasunaren webgunean. Horretarako laguntza programa erabili behar da.
Egin euskaraz: Interneteko gunean hasieratik euskaraz betetzeko aukera izango duzu, eta PDFko inprimakiak euskaraz ere badauzkazu eskura.



