2015-2019 legegintzaldiko alkatearen soldataren datuen inguruko argipena

2019/07/10

Aurreko asteko plenoan onartu ziren legealdi honetako alkate eta zinegotzien soldatak. Pleno horretan alkatearen soldata 28. mailatik 24. mailara jaistea onartu zen, alderdi guztien aldeko botoekin. Bi maila horien arteko jaitsiera %11koa da.

EAJko ordezkariek horrela eskatuta, aipatutako datuen inguruko informazioa gehitu nahi genuke:

  • Aurreko alkateak 2015ean soldata 28. mailan jarri zuen, eta ordutik Madrilek aplikatutako soldata izozteak direla eta %1a igo zitzaion soldata hori legealdi osoan zehar.

  • Beraz, legealdi amaieran aurreko alkateak 2015eko 28. mailari zegokion zenbatekoa +%1 irabazten zuen, pentsio osagarria aparte utzita.

  • Legealdi berrian, 2019ko kopuruak ditu maila bakoitzak eta horien arteko aldea da %11ko jaitsiera, ez 2015eko 28. mailaren eta 2019ko 24. mailaren artekoa.