2017KO AURREKONTUETARAKO HERRITARREN PROPOSAMENAK JASOTZEN JARRAITZEN DU UDALAK

2016/11/28

Zumaiarrek datorren ostirala bitarte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak.

Urte amaieraren atarian eta 2017ko udal aurrekontuen lanketaren harira, udal gobernuak martxan jarri zuen urrian aurrekontuak2017@zumaia.eus helbide elektronikoa herritarren iritzi eta ekarpenak jaso ahal izateko. Ekimen horren bitartez datorren urteari begira Zumaian aurrera eramango diren proiektuek herritarren egungo behar, nahi eta eskera zehatzei erantzutea du helburu gobernuak.

Dagoeneko hainbat proposamen jaso ahal izan ditu eta gogorarazi nahi du ekarpenak aurkezteko epea zabalik dagoela datorren ostirala bitarte, beraz, herritarrak animatzen ditu haien iritzi eta proposamenak egin ditzaten, guztion artean, Zumaia eta zumaiarren beharretara egokitutako herria eraikitzeko.