‘Agenda 21’ ekimenari buruzko atal berria zumaia.net-en

2009/12/21

Egitasmoari buruzko informazioa azaltzea izango da atalaren helburua eta Zumaiako Tokiko Agenda 21ari buruzko informazioa ere jasotzen du azpi-atal berriak.

 

Zumaiako Udalaren webguneak atal berri bat izango du aurrerantzean. Izan ere, ‘Agenda 21’ ekimenari buruzko atal berria sortu du bere atariaren baitan. Zumaian Bizi atalaren barnean kokatu da sail berria, eta ‘Agenda 21’ egitasmoari buruzko informazioa azaltzea izango da atalaren helburua.

 

Zumaiako Tokiko Agenda 21

‘Agenda 21’ eta ‘Udalsarea 21’ proiektuei buruzko informazioa emateaz gain, Zumaiako Tokiko Agenda 21ari buruzko informazioa eskaintzen du. Aurrera begira, atala apurka-apurka edukiz betetzen joatekoa izango da asmoa.