‘Bakardadean bizi eta honi aurre egin:Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa’ hitzaldia, gaur

2011/11/03

Hizlaria Lorena Pidal Roa, Gipuzkoako Itxaron Telefonoaren zuzendaria izango da. 18:00etatik aurrera Brankan izango da zita.

Gaur, azaroak 3, 18:00etatik aurrera, Zumaiako Udalaren Gizarte Zerbitzuek antolatuta, hitzaldia izango daq. Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak, Gipuzkoan gizarteratzeko duen interesagatik, hitzaldi-solasaldiak antolatu ditu arazo sozialen inguruan hausnarketa egiteko asmoarekin. Oraingo honetan, bakardadeaz hitz egingo da Zumaian, zerbitzuan duten gairik entzunenetakoa delako.

Bakardade egoeran egotearen zergatiak aztertu eta horri aurre egiteko irtenbideak proposatuko dira. Itxaropen Telefonoaren funtzionamenduaren inguruko esplikazio batekin amaituko da azalpena.

Hitzaldia Lorena Pidal Roak emango du, Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren zuzendariak.

Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa gizarteari zuzenduriko baliabide soziala da eta ideal argi bat du: topaketa telefoniko bat eskaintzea, erabilerraza eta berehalakoa, laguntza eskatzen duen edonori entzuteko eta laguntzeko beti prest dagoena. Eskaintzen dugun laguntza aukera hauen bidez bitartez ematen dugu: Doako Telefonoa (900 840 845), elkarrizketa pertsonala, terapia psikologiko laburra eta posta elektroniko bidezko arreta.