‘Bost geldialdi historian’ egitasmoaren baitan ‘forfait turistikoa’ eskainiko dute

2010/04/06

Joan den astean aurkeztu zuten egitasmo berria Zumaiako Zuloaga museoan. 10 euroren truke, bidaia historiko hau osatzen duten geltoki bakoitzera sartzea ahalbidetuko duen bidaia txartela izango da forfaita.

 

‘Bost geldialdi historian zehar’ ekimenaren baitan, urrats bat gehiago eman berri dute hainbat eragilek eta eskaintza berri batekin datoz. Orain, ‘forfait turistikoa’ eskainiko dute eta 10 euroren truke, bidaia historiko hau osatzen duten geltoki bakoitzera sartzea ahalbidetuko duen bidaia txartela eskuratuko dute interesatuek.

Joan den astean aurkeztu zuten ekimena Zumaiako Zuloaga museoan eta ekitaldian izan ziren, besteak beste, Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalaga, Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako turismo zuzendaria, Ernesto Murgiondo Gipuzkoako Foru Aldundiko Kan Ekintza eta Turismoko zuzendaria eta Zuloaga etxeko Maria Rosa Suarez Zuloaga.

20 km-an historioan zehar eginiko bidaia

Bertan bildutakoek azaldu zutenaren arabera, “20 km-ren barruan kokatzen diren bost zentro hauek bisitatuaz, publikoari bidaia bat egiteko aukera eman nahi zaio zentzu bikoitz batean; bidaia geografikoa alde batetik Zumaiatik Azkoitiraino Urola bailara zeharkatuaz, eta bidaia historikoa bestetik, historiako zenbait aro, pertsonai edo momentu klabe interpretatuaz eta lehen eskutik ezagutuz”.

1. Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroa: Lurraren historia harkaitzetan jasoa.

2. Ekainberri: Prehistoria – Bailarako lehen gizakien aztarnak.

3. Loiolako Santutegia: XVI.-XVII Mendeak – San Ignazio-ren bizia eta legatua.

4. Trenaren Museoa: XX. Mende hasiera Industrializazio garaia – Urolako Trena.

5. Zuloaga Museoa: 98ko belaunaldia, artea eta XX.mendea.

 

Zuloaga_Bost geldialdi

Argazkian, egitasmoaren aurkezpen ekitaldia Zuloaga museoan.

 

Urte amaiera arte iraungo du eskaintzak eta batez ere, egun-pasa edo asteburu-pasa datozenei zuzenduta dago.

Egitasmo honi esker, Urola bailaran zehar Bost geldialdi dituen bidaia bat egiteko gonbitea luzatzen zaio bisitariari, eta geldialdi bakoitzean historiako pasarte bat, pertsonaia esanguratsu bat edo aro bat ezagutzeko aukera izango du.