‘Carpobrotus edulis’ landare inbaditzailea kenduko dute igandean Itzurun hondartzan
Udaleko Ingurumen sailak Natur Taldearekin elkarlanean antolatu du ekimena eta herritarrei irekia izango da.
Carpobrotus edulis edota Katu-azazkala izenez ezaguna den landare inbaditzailea kendutako dute igande honetan Itzurun hondartzan. Udaleko Ingurumen sailak Zumaiako Natur taldearekin elkarlanean antolatu du ekimena eta herritarrei dei egin diete landare inbaditzaile honen kentze lanetan parte-hartzera animatu daitezen.
Igandean, 10:00etan jarri dute hitzordua Itzurun hondartzarako sarreran. Udaleko hondartza hezitzaileak azaldu duenez, “eskularruak bertan banatuko dituzte eta lanaren ondoren, hamaiketakoa eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei”.
Katu-azazkala, gainerako landare inbaditzaileen gisan, gizakiak ezarritako espeziea da, tokiko landarearekin eta faunarekin zerikusirik ez duena. Landare inbaditzaile hauek tokiko landaredia lekualdatzen dute, lehian aritzen dira eta, kasu batzuetan, ezabatu egiten dute. Horrez gain, pasaia naturala nahiz lurzoruaren ezaugarriak aldatzen dituzte era honetako landareek.
Katu-azazkala landare inbaditzailea
Izen zientifikoa: Carpobrotus edulis
Jatorria: Hegoafrika
Habitata: Itsasertzeko dunak eta itsaslabarrak. Arazorik gabe jasaten ditu lehorteak eta gazitasuna.
Estatusa: Landare hau Santiagoko dunetan eta Itzurun eta San Telmo itsaslabarretan ikus daiteke.
Nola sartu den: Lorategiak apaintzeko sartu da propio.
Loraldia: Udaberri bukaeran eta uda hasieran.



