‘Emakumeak eta osasuna’ hitzaldi zikloa otsailean
Otsaileko ostegunetan, 18:30etatik aurrera Murgibe elkarteko Idoia Lekuek hitzaldia eskainiko du.
Zumaiako Udalaren Berdintasun Sailak antolatuta otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an hitzaldia izango da Alondegian, 18:30etatik aurrera. Egun bakoitzean arlo edo ikuspegi desberdin bat landuko du Idoia Lekue Murgibeko kideak.
Ostegun honetan, otsailaren 2an, hasiko da zikloa. Lehen saio horretan, ba la du generoak gure osasunean eraginik? Galderari erantzuna bilatzen saiatuko dira.
Ondorengo hitzaldiak:
Otsailak 9:
‘Emakumeentzako Musikoterapia’. Gaur eguneko bizitza estiloari aurre egin ahal izateko alternatiba osasuntsuak. Gure barrura eramango gaituen bidaia, musika, gure emozioekin konektatu ahal izateko tresna gisa erabiliko da.
Otsailak 16:
‘Emakumeak era elikadura’. Orekaz, osasunez era justiziaz elikatuz. Emakumeontzat eta planeta honetan bizi garen izaki sentikor guztiontzat osasungarria eta etikoa den proposamena.
Otsailak 23:
‘Besteak zaintzetik, gure burua zaintzera’. Zergatik zaintzen dugu emakumeok? Desmitifika ditzagun sinesmen zaharrak! Emakumeak ez gaude gure buruaz ahaztuta besteak zaintzeko genetikoki programaturik.



