‘Gipuzkoa mendiz mendi, mendez mende’ kanpaina, Zumaian

2011/09/12

Aste honetan (astelehenetik ostiralera eta igandean) Amaia plazan izango da unitate mugikorra.

 

Gipuzkoa mendiz mendi, mendez mende programa Zumaian izango da aste honetan. Gipuzkoako lurraldearen balioa indartzeko eta gure natura eta kultur ondareak uztartzen dituzten lotura zatiezinak nabarmentzeko jarri zen abian programa hori. Naturarekin eta gure kulturarekin zerikusia duten erantzukizunak ugariak dira, eta  ez dira salbuespen. Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxaren Gizarte Ekintzak Gipuzkoa mendiz mendi, mendez mende ekimena zabaltzeko kanpaina abian da, eta aste honetan Zumaiako Amaia plazan izango da.

Gaurtik ostirala bitartean eta igandean kanpainako unitate mugikorra Amaia plazan izango da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 40 metro karratu baino gehiagoko erakustokia duen ibilgailua da, pertsona guztientzako erabat egokitutakoa; bertan, ikus-entzunezko bitartekoak eta multimedia-baliabideak oinarri hartuta, jarduera bat garatuko da. Herritar guztientzako jarduera da, eta langile espezializatuek gidatutako 50 minutu inguruko aurkezpen-saioak eskaintzen dira, hala nahi dutenentzat.

 

Bisitak antolatzeko, eta beste galderaren bat egiteko 902 109 156 telefonora deitu edo erakusketa@gipuzkoa.mendizmendi.net helbide elektronikora idatz daiteke.