‘Gizarte-Termalismoa’ programan izena emateko epea zabalik dago
Zumaiako pentsiodunek urtarrilaren 15era arteko epea dute zerbitzuaz abuztua bitartean baliatu nahi badute. Horretarako Branka Gizarte Zerbitzuen Zentrora jo behar dute.
Aurreko urteetan bezala, Zumaiako jubilatu eta pentsiodunek ‘Gizarte-Termalismoa’ izeneko programaz baliatzeko aukera izango dute. Jende nagusiari bainuetxeetako egonaldietan asistentzia ahalbidetzea da programa honen helburua eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta.
Programan parte hartu ahal izateko, interesatuak eguneroko bizitzan bere kabuz moldatzea ezinbestekoa da; baita egoitza batean bizikidetza eragozten dituzten portaera-aldaketak ez izatea, eta gaixotasun infekzio-kutsakorrik ez izatea da hirugarren baldintza.
Eskaintzen dituen zerbitzuak
Txandek 12 eguneko iraupena izango dute eta ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu programak:
- Ostatua edo pentsio osoko erregimeneko mantenua partekatutako erabilerako gela bikoitzetan.
- Oinarrizko tratamendu termalak, bainuetxeko medikuaren tratamendu-preskripzioa, kasu bakoitzean medikuak preskribatu duen tratamendu termala, eta bere ondorengo jarraipena medikuarekin.
- Giro-jarduerak egitea
- Aseguru turistikoko talde-poliza.
Urtarrilaren 15a baino lehen
Zumaiako pentsiodunek urtarrilaren 15era arteko epea dute zerbitzuaz abuztua bitartean baliatu nahi badute. Egonaldia irailetik abendura egingo dutenek, berriz, maiatzaren 15era arteko epea izango dute programa honetan apuntatzeko. Izena Branka Gizarte Zerbitzuen egoitzan eman behar da; hor emango zaie pentsiodunei izena eman ahal izateko eskari-eredua. Hala ere, Internet bidez ere eskuratu ahal izango da izen-emate orria, ondorengo helbidean: www.imserso.es. Behin orria bete ondoren, Brankan entregatu beharko dute interesatuek.



