‘Gizarte-Termalismoa’ programan izena emateko epea zabalik dago

2012/01/10

Otsailetik abuztura bitarteko egonaldietaz gozatu nahi duenak, urtarrilaren 16a arte du izena emateko epea.

 

Aurreko urteetan bezala, Zumaiako jubilatu eta pentsiodunek 'Gizarte-Termalismoa' izeneko programaz baliatzeko aukera izango dute. Jende nagusiari bainuetxeetako egonaldietan asistentzia ahalbidetzea da programa horren helburua, eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta.

Programan parte hartu ahal izateko, interesatuak eguneroko bizitzan bere kabuz moldatzea ezinbestekoa da; baita egoitza batean bizikidetza eragozten dituzten portaera-aldaketak ez izatea, eta gaixotasun infekzio-kutsakorrik ez izatea da hirugarren baldintza.

 

Eskaintzen dituen zerbitzuak

Txandek 12 eguneko (11 gau) eta 10 eguneko (9 gau) iraupena izango dute eta ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu programak:

- Ostatua edo pentsio osoko erregimeneko mantenua partekatutako erabilerako gela bikoitzetan.

- Oinarrizko tratamendu termalak, bainuetxeko medikuaren tratamendu-preskripzioa, kasu bakoitzean medikuak preskribatu duen tratamendu termala, eta bere ondorengo jarraipena medikuarekin.

- Girotze-jarduerak egitea.

- Aseguru turistikoko talde-poliza.

 

Urtarrilaren 16a baino lehen

Zumaiako pentsiodunek urtarrilaren 16ra arteko epea dute zerbitzuaz abuztua bitartean baliatu nahi badute. Izena Branka Gizarte Zerbitzuen egoitzan eman behar da; hor emango zaie pentsiodunei izena eman ahal izateko eskari-eredua. Hala ere, Internet bidez ere eskura daiteke izen-emate orria, ondorengo helbidean: www.imserso.es. Behin orria bete ondoren, Brankan entregatu beharko dute interesatuek.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.