‘Gordetako artea, 2014’ erakusketan parte hartzeko deialdia
Parte hartu nahi duenak otsailaren 20a baino lehen jakinarazi beharko du Gizarte Zerbitzuen Departamentuan (aizkorri, 4). Orain artean erakusketarik egin ez dutenek izango dute lehentasuna.
Zumaiako Nagusien Mahaiak Gordetako Artea erakusketa antolatu nahi du, orain dela bi urte antolatu zuen modura. 60 urtetik gorako zumaiarrek aukera paregabea dute urteetan aisialdian egin dituzten eskulanak erakusteko.
Lehentasuna izango dute herrian orain arte erakusketarik egin ez dutenek. Edozein motatako eskulan onartuko dira, betiere gutxieneko material bat izanez gero.
Erakusketa ekainaren 18tik 29ra egin nahi da.
Orain dela bi urte, 20 zumaiar artistak hartu zuten parte. Badakigu beste hainbeste zumaiar dagoela, artea eta era askotako eskulanak jorratzen ari dena.
Pare hartu edo informazio gehiago nahi izanez gero, otsailaren 20a baino lehen Udaleko gizarte zerbitzuetakoekin harremanetan jarri, Aizkorri 4.
Telefonoa: 943 86 22 00. Helbide elektronikoa: gizartelangilea@zumaiakoudala.net.
Nagusien Mahaia
Zumaiako Nagusien Mahaia 2012. urtean eratu zen, eta Udaleko gizarte zerbitzuetako eta beste sail batzuetako teknikariekin batera, erakunde eta talde askotako ordezkariek osatzen dute: Beheko Plaza elkartea, Zumaiako Nagusilan, Pertsona nagusien kontseilua, Eulen enpresako( eguneko zentroa, apartamentuak...), Otezuri egoitza, San Juan egoitza eta Famili zaintzaileak.
Mahaia osatzen duten kideen egitekoa da urtean zehar herri mailan garatzen diren zerbitzu eta programen berri ematea, kezka eta proposamenak jasotzea eta herriko pertsona nagusien bizitza hobetzeko lan egitea.
Nagusien Mahaiaren bitartez aurrera eramaten den ekintza bateratuetako bat, “Pertsona nagusien astea” da, eta aste horren barruan kokatuko da 'Gordetako artea' erakusketa.



