‘Gordetako artea’ erakusketa irekiko da, bihar

2012/06/26

Bihar, ekainak 27, ‘Gordetako artea’ erakusketa irekiko da 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa hori, Zumaiako Udalaren Gizarte zerbitzuek antolatu dute, Nagusien Mahaiaren laguntzarekin. Mahaian elkartzen diren eragile ezberdinen artean, herriko nagusien etxeetan gordeta zeuden artelanak herritarrek ikusteko moduan jarri dituzte. Guztira, 20 lagunen artelanak izango dira ikusgai ekainaren 27tik uztailaren 4a bitartean. Erakusketan era desberdinetako lanak ikusteko aukera izango da: jostun lanak, egurra landuta, brontzea, argazki zaharrekin egindako muntaia, pintura… Bihar, 19:00etan izango da irekiera ekitaldia. Bertan, Beheko Plazako koruak parte hartuko du, eta Iñaki Agirrezabalaga, alkatea ere bertan izango da. Artelanen egileei diploma bana emango zaie esker onez.