‘Haur txikien garapen emozionala’ hitzaldia, astelehenean
Haurreskolak eta Udaleko Hezkuntza Sailak ‘Haur txikien garapen emozionala’ hitzaldia antolatu dute datorren astelehenerako, hilaren 23rako. Hizlaria Amaia Vazquez psikologo eta sexoloa izango da, 18:00etatik aurrera Foronda Kultur Etxean. Haurreskolak eta Hezkuntza sailak antolatutako urteko lehen hitzaldia izango da hau. Udaberri aldera, Amaia Vazquezek berak emango du beste hitzaldi bat.



