‘Ipuinez ipuin’ antzezlana izango da igandean
‘Katillukadak’ antzelanaren ordez izango da ‘Ipuinez ipuin’ eta sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan, 2’50 eurotan.
Iganderako (hilak 29) Katillukadak antzezlana zegoen antolatuta Aita Mari aretoan, baina azkenean, Eidabe taldearen Ipuinez ipuin haur antzerkia izango da ikusgai. Ikuskizuna 12:00etan hasiko da Aita Mari aretoan, eta 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Sarrerak eskuratu nahi dituenak, salgai ditu Turismo Bulegoan bi euro eta erdian.
'Ipuinez ipuin' antzerkia
Ipotx Burumotz badabil bereak eta bat egiten berriro ere; Oraingo honetan ipuin bat kontatzen saiatuko da, baina ez kontatzeaz gain, beste hainbat ipuin nahastuko ditu artaburu horrek! Eskerrak Hasier eta Amaia neba-arreben etxean izan dela, jolasen eta antzerkiaren bitartez berregingo baitituzte guzti-guztiak!
Bukaeran, bakarrik bukaeran, jakingo dugu Ipotx Burumotz gaizoaren ipuina zein den, eta zergatik dabilen nora ezean…



