2018ko aurrekontua onartu du Urola Kostako Udal Elkarteak
Udal Elkartearen egoitzan egin zuten Batzar Nagusiaren bilkura Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako zinegotziek, abenduaren 18an, arratsaldeko seietan, 2018ko aurrekontua onartzeko.
Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2018ko aurrekontuari hasierako onarpena eman zion hil honen 18an, EAJ, PSE-EE eta Irabazi-Ahal Duguren aldeko bozkekin eta EH Bilduren abstentzioarekin.
2018ko aurrekontua 10.119.921,67 eurokoa da (2017. urtearekin alderatuta 2.700.000 euro gehiago). Hazkuntza horren arrazoi nagusia da zabor bilketa sistema osoa Udal Elkarteak beregan hartuko duela (gaikako bilketak eta errefusa).
2018ko aurrekontuak barnean hartzen dituen jarduera edo ekintza nabarmenenak hauek dira:
- Zabor bilketa sistema berria
- Zarautzen garbigune berria (1.242.000 euro)
- Zabortegiaren zigilatzearen azken faseko proiektuaren esleipena.
- Enpresa eta enplegua bultzatzeko zuzeneko laguntzak (372.000 euro), 2017ko urtearekin alderatuz %32ko igoera.
- Openlab: elektronika munduari zuzendutako espazioa
- Euskara eta turismo arloen uztartzea
- Laneratzeko zerbitzuak: Orientazioa, Hazilan programa….
- Administrazio elektronikoaren ezarpena
Aurrekontu hauen helburua da 2018. urtean ditugun erronkei aurre egitea, herritar eta enpresen zerbitzura lan egitea eta eskualdearen beharrei egoki erantzutea.
2018ko aurrekontua: gastuak eta diru-sarrerak
2018ko aurrekontuaren gastua honela banatzen da:
|
Gastu programak 2018 |
€ |
% |
|
Gobernu organoak |
68.364,12 € |
0,7% |
|
Administrazio orokorra |
611.108,84 € |
6,0% |
|
Hondakin solidoen kudeaketa: kanpainak |
129.610,59 € |
1,3% |
|
Hondakinen bilketa |
4.968.806,98 € |
49,1% |
|
GHKren tarifak: errefusa eta biohondakina |
1.876.311,19 € |
18,5% |
|
Urteta zabortegiaren kudeaketa |
473.910,05 € |
4,7% |
|
Enplegua: laneratzeko zerbitzuak |
471.014,95 € |
4,7% |
|
Oinarrizko lanbide heziketa: soldadura |
236.419,95 € |
2,3% |
|
Enpresa garapena |
930.555,84 € |
9,2% |
|
Turismoaren sustapena |
203.125,62 € |
2,0% |
|
Euskara |
150.693,55 € |
1,5% |
|
Guztira |
10.119.921,67 € |
100,0% |
Diru-sarrerak, berriz, honakoak dira:
|
Finantzaketa 2018 |
€ |
% |
|
Europako Gizarte Fondoa |
22.775,07 € |
0,2% |
|
Eusko Jaurlaritza eta Lanbide |
512.939,65 € |
5,1% |
|
Gipuzkoako Foru Aldundia |
124.000,00 € |
1,2% |
|
Tasa, prezio publikoak eta beste sarrera batzuk |
22.285,74 € |
0,2% |
|
Salmentak (hondakinak) |
996.927,33 € |
9,9% |
|
Hondakinen kudeaketa: tasa |
4.390.562,04 € |
43,4% |
|
Urtetako fondoa |
380.603,75 € |
3,8% |
|
Udalak: geroratutakoaren ordainketak |
137.805,44 € |
1,4% |
|
Udalen ekarpen arrunta |
3.532.022,65 € |
34,9% |
|
Guztira |
10.119.921,67 € |
100,0% |



