‘Los Vascos y la Danza’ ekitaldirako sarrerak asteartean jarriko dituzte salgai Forondan
Lucia Lacarra dantzaria izango da ikuskizuneko protagonista eta artista zumaiarra ikustera joateko Udaleko Kultura Sailak autobusa antolatu du.
Bihar (maiatzak 4, asteartea) jarriko ditu salgai Udaleko Kultura sailak Los Vascos y la Danza ikuskizunerako sarrerak Foronda Kultur Etxean. Maiatzaren 29ean eskainiko dute euskal dantzarien lana jasoko duen emanaldia Bilboko Euskalduna Jauregian eta Lucia Lacarra dantzari zumaiarra izango da ekitaldiko protagonista. Municheko Ballet-Operako Dantzari Nagusia da Lacarra eta hiru pausu interpretatuko ditu bere partenaire den Marlon Dino dantzariarekin batera: La Bayadera, La Dama de las Camelias, eta Thais.
Udaleko Kultura Sailak artista zumaiarra ikustera joateko sarrerak salmentan jartzeaz gain, Euskalduna Jauregira joateko autobusa antolatu du. Sarrerak asteartean, 18:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira Forondan. 40 euro kostatuko da sarrera eta autobusa ere prezioaren barnean sartuko da. Bakoitzak lau sarrera eskuratu ahal izango ditu gehienez eta autobusa arratsaldeko bostetan aterako da Zumaiatik hilaren 29an.



