‘Nacidas para sufrir’ filma eskainiko dute ostegunean zine forumean
21:45ean hasiko da saioa Aita Mari zineman.
Miguel Albaladejo zinemagilearen ‘Nacidas para sufrir’ komedia eskainiko dute ostegun honetan Zumaiako zine forumean. Zahartzaroa eta familia izango dira pelikulak jorratuko dituen gaiak eta Adriana Ozores, Petra Martínez, edota Malena Alterio aktoreak agertuko zaizkigu pantaila handian, besteak beste. 21:45ean hasiko da saioa Aita Mari zineman.
Sinopsia:
72 urteko izeba Flora, herri txiki batean bizi da eta bizitza guztia bere familiakoak zaintzen igaro du. Bere ahizpa bakarra oso gazterik hil zen eta hiru iloba umezurtz utzi zizkion bere ardurapean. Hiru ilobak hazi eta herritik alde egin zuten. Orain, Flora beldurtuta dago, izan ere, zahartzarora iritsi eta ilobek bera zaindu beharko dutela ikusten duen honetan, beldur da zaharren egoitzara eramango ote duten. Bere salbazio bakarra da Purita, azken urteetan Florari laguntzen aritu izan den neskatila gaztea. Bera du Florak familiako gisa sentitzen duen bakarra.
Ostarrena Zine Klubak ondorengo filmak prestatu ditu udazkenerako:
- Urriak 21: Nacidas para sufrir
- Azaroak 4: Two lovers
- Azaroak 18: Soul Kitchen
- Abenduak 2: Fish tank
- Abenduak 16: Let's get lost



