“Emakumeak arlo teknikoko ikasketetan” hitzaldia, sektore tekniko eta industrialean emakumeen presentzia sustatzeko

2019/05/15

Maiatzaren 21ean izango da hitzaldia, Emakumeon* Etxeko Elkarteak eta Zumaiako Berdintasun departamentuak antolatuta.

Jakina da Lanbide Hezkuntzako ikasketak edota Industria eta Zientzia arloekin zerikusia dutenak ez direla emakumeon lehentasun izaten ikasketen aukeraketa egiterako orduan eta datuek horixe diote behin eta berriz. Horri ere erreparatu behar zaiola kontuan hartuz, Emakumeon* Etxeko Elkarteak eta Zumaiako Berdintasun departamentuak, emakumeak industria munduari buruz  orientatzeko helburuarekin, eskualdeko emakume guztiei bideratutako saioa antolatu dute.

Saioa maiatzaren 21ean izango da, arratsaldeko 18:30ean, Alondegian.

Hitzaldiaren hasieran ekimen horretan laguntzaile izan diren gure herriko hiru enpresek parte hartuko dute: GKN driveline, KORTAgroup  eta SIEMENS engines S.A. Haien enpresen jarduera deskribatzeaz gain, emakumeak lan teknikoetara gehitzearen garrantzia nabarmenduko dute.

Jarraian gaur egun sektorean lanean dabiltzan zenbait emakumek beraien lan esperientzia eta ibilbidea kontatuko dute.

Horrez gain Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteak formakuntza eta orientazioa beharra duten emakumeei zuzendutako aholkularitza zerbitzuaren berri emango du eta amaitzeko, bertaratzen direnei inguruko enpresak ezagutzeko antolatu diren bisita gidatuetarako gonbitea luzatuko zaie.