“Hitza ta irudia bata” erakusketa ikusgai izango da Alondegian ostiraletik aurrera

2020/01/21

JM Sesmaren marrazkiek eta Leire Alvarezen instalazioak osatuko du esposizioa. Ostiral honetan, hilaren 24an, arratsaldeko 18:00etan irekiko dute erakusketa.

Urtarrilaren 24tik otsailaren 11ra bitartean “Hitza ta irudia bata” izenburupean JM Sesma eta Leire Alvarez zumaiarrek elkarlanean sortutako erakusketa izango da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa egunero ikusi ahal izango da, 18:00etatik 20:00etara.

Zumaiarren lanak Zestoan

Ostiral honetan, bestalde, Aran Santamaria eta Ander Hormazuri artista zumaiarren lanek osatutako erakusketa inauguratuko dute Zestoako Portale Kultur Elkartean. Erakusketa urtarrilaren 24tik otsailaren 19ra egongo da ikusgai, Zestoako Erdikaleko 7. zenbakian.