“TTAK!”, Euskaraldia umorez azaltzeko bakarrizketa, asteazkenean alondegian

2018/11/02
Beatriz Egizabalen eskutik, aipatu saioa azaroaren 7an egingo da, arratsaldeko 19:00etan Alondegian. Helburua da, umorea ardatz hartuta, ikusleen artean hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragitea.

Egun gutxi gelditzen dira jada Euskaraldiari hasiera emateko eta bide horretan, Zumaiako Euskaraldiaren talde antolatzaileak, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gertatuko denaren berri emateko emanaldi berezia antolatu du, “Ttak!” deituriko bakarrizketa.

Aipatu ekitaldia Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak eskainiko du, eta helburu du, hain zuzen, umorea ardatz hartuta, Euskaraldia zer den gizarteratu eta Euskaraldiaren baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azaltzea, horrela, ikusleen artean hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragiteko.

“Ttak!” emanaldia, datorren asteazkenean eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan Alondegian.