“Zipi & Zape eta kapitainaren irla” pelikularen aurrestreinaldia Zumaian

2016/07/13

Uztailak 22 ostiralean goizeko 11etan, “Zipi & Zape eta kapitainaren irla” pelikularen aurre estrenaldia egingo da Zumaiako Aita Mari zineman, filmaren zati batzuk Zumaian errodatu zirela eskertzeko.

Emanaldia doan izango da eta horretarako 200 gonbidapen banatuko dira Turismo Bulegoan uztailak 18 astelehenetik aurrera, pertsonako 4 gehienez.
Aurkezpenean Oskar Santos zuzendaria egongo da.