“Zumaia EMEZ” bisita gidatua, larubatean Zumaian

2018/10/04

Irteera horretan, Zumaian emakumeek, ospetsuek zein eguneroko lanarekin herriaegin dutenek zer erakuts dezaketen ikusteko aukera izango dute parte hartzaileek. Ibilbidea Alondegitik abiatuko da eta ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea kultura@zumaia.eus helbidean edota 943 86 10 56 telefonoan.

“Zumaia EMEZ: emakumeen ibilbidea pausoz pauso” lelopean, datorren larunbatean, hilak 6, Alondegitik abiatuta bisita gidatu berezia egingo da Zumaian.

Ibilaldi horretan, hain zuzen, hizkuntza, ohitura edota musika arloa ardatz hartuta, emakumearekin loturiko ondarea balioan jartzea izango da helburua, Zumaiako emakume batzuek historian eta kultur arloan utzi diguten aztarnak miatzea, alegia.  

Horri helduta, bisitaldian emakume ezezagunek edo anonimoek urteetan betetako lanbide batzuk ikusi eta izen propioa duten beste emakume batzuen istorioak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek: Julene Azpeitia, Elvira Zipitria, Balendiñe Albizu…

Horretarako, goizeko 11:00etan Alondegitik abiatuta, hainbat geldiune egingo dira herrian zehar: San Telmo kofradia, Angeles Sorazu kalea, Sanjuaniturri, San Jose komentua, Ubillos jauregia, Beheko plaza edota Zuloaga parkea, esate baterako.

Bisitaldian parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea kultura@zumaia.eus helbidean edo 943 86 10 56 telefonoan.