2023rako ordenantza fiskalak aztertuko dituzte iraileko ohiko osoko bilkuran

2022/09/27

Ohi bezala, saioa 18:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.

Irailaren 29an (osteguna) ohiko osoko bilkura izango da udaletxean. 2023rako udal zerga eta tasak izango dituzte hizketagai. Horrekin batera, 2022ko ordentza fiskaletan aldaketa bat egitea aztertuko dute. 

Udal Gobernuak 2023rako udal zerga eta tasak %1.5 igotzea proposatuko duela aurreratu zuen joan den astean.

> Deialdia: OHIKO OSOKO BILKURA 2022/09/29

> Osoko bilkuretako akta guztiak