28 pertsonak hartu dute parte Langunea programan
Programa berritzailea da, izan ere, elkar laguntza eta kooperaziorako lekua da, autogestionatua, helburua da lana bilatzeko bakoitzaren prozesua hobetzea eta, batez ere, pertsona bakoitzaren baliabide, autokonfiantza eta potentzialitatea azalarazten laguntzea.
Urola Kostako Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, LANGUNEA 2014 PROGRAMA garatu du joan den martxoan hasita.
Martxotik ekainera bi talde aritu dira programa horretan, guztira 28 pertsona. Ekainaren 11n ekitaldia egin dugu, bi talde horien amaiera ekitaldia. Irailean beste bi talde jarriko dira martxan.
Langunea programa
Langunea eskualdeko langabeentzat edo eta lana galtzeko arriskuan dauden pertsonentzat antolatutako programa da.
Asko dira eskualdean lanik gabe geratu diren pertsonak eta lan bila ahalegin handia egin dutenak. Hilabete asko daramatzate, urteak ere bai, batera eta bestera. Eta bide horretan, kezka eta ezina nagusitzen hasten dira, etsipena ekarriz. Hori horrela izanik, Udal uste dugu ezinbestekoa dela sinergiak bilatzea, lan bila dabiltzan herritarren ezinari, norabide ezari eta bakardade sentipenari aurre egiteko.
Programa berritzailea da, izan ere, elkar laguntza eta kooperaziorako lekua da, autogestionatua, helburua da lana bilatzeko bakoitzaren prozesua hobetzea eta, batez ere, pertsona bakoitzaren baliabide, autokonfiantza eta potentzialitatea azalarazten laguntzea. Horretarako, partehartzaileek prestakuntza teorikoa eta banan-banako laguntza jaso dute.
Ekainaren 11ko ekitaldia
Ekitaldian parte hartu dute honakoek: Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak (Amaia Guruzeta), programa bideratzeko Udal Elkarteak kontratatu duen aholkularitza etxeko ordezkariak (Norgara enpresako Nice Lazpita eta Virginia Espin), Urola Kostako Udal Elkarteko LanGunea programaren arduradunak (Olaia Sainz eta Vanessa Garcia), programan parte hartu duten pertsonak (guztira 28 pertsona).
Ekitaldiaren sarrera eta azalpen orokorren ondoren parte hartzaileek programako beren esperientzia eta bizipenen berri eman dute. Ondoren, ziurtagiriak banatu dira eta argazki ofiziala egin da.
Zer da LanGunea programa
Lanik gaude dauden edo lana galtzeko arriskuan dauden pertsonentzako elkar laguntzarako eta kooperaziorako lekua da. Helburua da lana bilatzeko prozesua hobetzea eta bakoitzaren baliabide, autokonfiantza eta potentzialitatea azalarazten laguntzea.
Programak 2 atal izan ditu: batetik, prestakuntza teorikoa eta, bestetik, banan-banako laguntza. Parte hartzaileek prestakuntza jaso dute honako gaiei buruz:
o Garapen pertsonala “ni pertsona”
o Rol profesionalerako garapena. “Ni pertsona nire rol profesionalean
o Automarketina eta lan merkatuarekiko posizionamendua: “ni pertsona merkatuan”
Langunea talde autogestionatua da, izan ere, lekua konpartituz, parte hartzaile bakoitzarentzat lan bilaketarekin erlazionatuta dauden baliabide garrantzitsuak elkarlanean lantzeko eta trukatzeko aukera izan dute.
Horrez gain, partehartzaileei banan-banako jarraipena egin zaie, ikasitakoa bakoitzaren egoera pertsonal eta profesionalera aplikatzeko.
Martxotik ekainera bi talde aritu dira lanean, bata astelehen eta asteazkenetan eta bestea astearte eta ostegunetan. 9:00etatik 13:00etara elkartu dira Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan. Talde batek euskaraz jorratu ditu gaiak eta beste taldeak erdaraz.
Irailetik abendura beste bi talde
Lehenengo bi taldeek izandako arrakasta ikusirik, beste bi talde antolatuko ditu Udal Elkarteak, irailetik abendura: bat astelehen eta asteazkenetan eta bestea astearte eta ostegunetan. Taldeak Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz) elkartuko dira.
Izen-ematea:
Iraileko LanGunean parte hartzeko eskaera orria bete eta Urola Kostako Udal Elkartean aurkeztu behar da (Sarreran aurkeztu edo emailez bidali, honako helbidera lanpoltsa@urolakosta.org). Izena emateko epea hasiko da ekainaren 23an eta amaitu uztailaren 11n.
Eskaera orria Udal Elkartearen webgunean www.urolakosta.org edo Udal Elkartean bertan eskura dezakezu.
Plazak mugatuak direnez, hautaketa prozesu bat egingo da izena ematen dutenen artean.



