300 umek hartuko dute parte aurtengo Udaleku Irekietan
Uztailaren 6tik 17ra egingo da lehenengo txanda; bigarrena, berriz, uztailaren 20tik 30era. Udalekuetako arduradunek zenbait gomendio egin dizkiete gurasoei.
Ia 300 gaztetxoek hartuko dute parte aurtengo Zumaiako Udaleku Irekietan, 297k hain zuzen. Datorren uztailaren 6an hasiko da aurreneko txanda, san fermin egunaren bezperan. Aurreneko hamabostaldian 3-11 urte bitarteko 270 ume izango dira. Bigarrenenean, berriz, adin bereko 154 gaztetxo.
Udalekuetako arduradunek zenbait gomendio egin dizkiete gaztetxoen gurasoei, hala nola, haurrak jasotzerakoan begiraleari esatea edota haurrak jasotzerakoan eta eramaterakoan puntualitatea errespetatzea. Ildo beretik, haurrak arropa erosoarekin eramatea komeni dela jakinarazi zaie eta haurrek eramaten duten materialean (motxila...) haurraren izena jartzea gomendagarria dela, baita ere.
Argibide guztiak eta udalekuetako programaketa osoa hemen kontsultatu daitezke.



