3D argazkien erakusketa eskainiko dute larunbatetik aurrera Algorrin

2010/10/06

Urriaren 24ra bitartean egongo da erakusketa hau ikusteko aukera. Hiru dimentsiotan azalduko diren argazkiek osatuko dute erakusketa.

 

Urriaren 9tik (larunbata) 24ra (igandea) Alex Martín, esperientzia zabaleko argazkilariaren erakusketa bisitatzeko aukera izango da Algorri Interpretazio Zentroan. Erakusketa honetan hiru dimentsiotako Zumaiako flysch-aren ikuspegi harrigarriak eskainiko dira, baita Urola Kostako ornogabeen argazkiak ere, animalia hauek 3 dimentsiotan ikusi ahal izateak eransten duen errealismoarekin.


Zentroaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 10:00-13:30 // 16:00-18:30
Larunbatak: 10:00-13:30 // 16:00-19:30
Igande eta jai egunak: 10:00-13:30