'5 geltoki historian' ekimenak turista gehiago ekarri ditu aurten eskualdera
Aurten, bonoen salmenta %48 igo dela jakinarazi dute Iraurgi Lantzeneko arduradunek.
Turismoa erakartzeko '5 geltoki historian' ekimenak emaitza onak izan ditu pasatu den urte honetan. Hala baloratu du Iraurgi Lantzenek. Udaberri eta Aste Santua garaia galdu harren, bonoen salmenta %48 igo da, eta aurten abian jarritako tabernarien bosgarren geltokiak ere arrakasta handia izan du. Ekimen honek, gainera, turistak herrietako erdi guneetara bideratzeko balio izan du, eta parte hartu duten ostalariak gustura daude izandako emaitzarekin. Emaitza horiek ikusita, datozen urteetan ere ekimenarekin jarraitzeko nahia agertu du Iraurgi Lantzenek.
DATUAK
• Salmentak 2012/07/07 - 2012/12/09 bitartean: 645 bono.
o 2011 urtean 436 bono saldu ziren apirila eta abendua bitartean, eta 2010. Urtean
295 bono epealdi berdinean (apirila abendua).
• Sorturiko mugimendua: 1479 zigilu
o 93 bono 4 geltokitan zigilatu dira.
o 178 bono 3 geltokitan.
o 207 bono bitan.
o 167 geltoki batean bakarrik.
• Zigilu gehien egin diren geltokiak hurrenez urren: Trenaren Museoa (510), Ekainberri (456),
Loiolako Santutegia (315), eta Algorri Zumaiko naturako interpretazio zentrua (198).
• Hauetaz gain, bostgarren geltokia osatu duten lau tabernetatik ere salduriko bonoen ia
gehiengoa pasatu da.
• Sustapena: 5.000 eskuorri banatu dira.
.



