5. edukiontzia erabiltzeko ikastaroak antolatu ditu Udal Elkarteak
Zumaian, azaroaren 28an egingo dira 17:00etatik 19:30etara bitartean ordu-erdiro, Algorri Interpretazio zentroan.
Urola Kostako Udal Elkarteak eta Foru Aldundiak hondakin organikoak gaika biltzeko ekimena jarri zuten abian 2008an Zarautz eta Zumaian, esperientzia pilotu gisa. Ekimen horretan 1.114 etxebizitzek hartu zuten parte.
2010. urteko ekainean hondakin organikoak biltzeko zerbitzua Udal Elkarteko 5 herrietan jarri zuen Udal Elkarteak eta udalek.
Hona hemen zerbitzuaren inguruko daturik aipagarrienak:
EDUKIONTZI KOPURUA ETA ZERBITZUA
Guztira 128 edukiontzi jarri dira eskualdean: Aian 7, Getarian 8, Orion 13, Zarautzen 69 eta Zumaian 31. Hona hemen zerbitzua martxan jarri denetik jasotako kilo kopuruak:
|
|
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
GUZTIRA |
|
Aia |
0 |
0 |
7.340 |
6.145 |
13.485 |
|
Getaria |
0 |
0 |
16.174 |
15.118 |
31.292 |
|
Orio |
0 |
0 |
36.915 |
36.614 |
73.528 |
|
Zarautz |
32.500 |
153.729 |
231.480 |
145.654 |
563.363 |
|
Zumaia |
19.300 |
91.616 |
118.302 |
65.796 |
295.014 |
|
GUZTIRA |
51.800 |
245.345 |
410.211 |
269.327 |
976.683 |
Oharrak: 2008an proba egin zen zerbitzuarekin, Zarautz eta Zumaian. 2011ko datuak urtarriletik ekainera bitartekoak dira.
ZER UTZI ETA NOLA
Landare jatorriko (fruta, barazki, pasta, arroz...) zein animalia jatorriko (haragi, arrain, hezur, arrautzak, gazta...) hondakinak.
Hondakin organikoak (kozinatuak nahiz gordinak) EDUKIONTZI MARROIAN utzi behar dira, poltsa biodegradagarri batean sartuta.
Etxean sortzen ditugun hondakinen %43 organikoa da, konposta egiteko erabil daitekeena. Beraz, garrantzitsua da hondakin horiek bereiz biltzea.
IZENA EMAN ETA PARTE HARTU
5. edukiontzia erabiltzeko tailer edo ikastaro labur bat egin behar da. Ikastaroak non eta noiz izango diren prentsa-oharraren amaieran dator.
Ikastaroan partehartzaile bakoitzari honakoak emango dizkiogu: 5. edukiontzia erabiltzeko argibideak, edukiontzi txikia, poltsa biodegradagarriak eta kaleko edukiontziaren giltza.
5. EDUKIONTZIA ERABILTZEKO INFORMAZIO-SAIOAK
EZ DAGO AURREZ IZENA EMAN BEHARRIK. ONDOREN ADIERAZITAKO EGUN ETA ORDUTEGIAN AZALDU ETA ARGIBIDEAK, ONTZIA, POLTSAK ETA GILTZA EMANGO DIZKIZUGU.
Oharra Zarauzko herritarrentzat: Ikastaroa egitera joaten den herritarrak bere etxebizitzako ur kontsortzioko titularraren datuak eraman behar ditu (uraren fakturan agertzen den pertsona titularrarenak). Egokiena da ikastarora uraren faktura bat eramatea. Datu hori beharrezkoa da hobaria bideratu ahal izateko.
Algorri
Eguna Ordutegia Non Azaroak 28 (astelehena) (Azken saio bakarrik izango da gazteleraz) 17:00, 17:30, 18:00, 18:30, 19:00,19:30 Algorrin



