500 lasterkarik baino gehiagok hartu zuten parte Herri Lasterketan
Larunbat arratsean, 15:00etatik aurrera, lasterkariek hartu zuten Zumaia. Lasterka zein patinetan, 500 lagunetik gorak egin zuten beren modalitateari egokitutako ibilbidea. Haurrek beren lasterketari ekin aurretik, urte luzez Maria eta Jose ikastetxeko irakasle izan zen, eta hil berri den Joxean Elortza izan zuten gogoan, minutu bateko isiltasuna gordez. Lasterketa nagusian, 10 kilometrokoan, El Hassan Oubaddi (30:48) eta Cristina Loeda (38:03) izan ziren azkarrenak. Distantzia motzeko lasterketan, bost kilometrokoan, Jabi Moreno (18:23) eta Lourdes Colomo (21:46) izan ziren helmugan sartzen lehenak. Eta patinetan, Nicolas Alonso (30:34) eta Bego Huerta (31:00) izan ziren bizkorrenak.



